Instalazioak eta lorategiak

Ekomuseoa adin guztientzako aukerak eskaintzen dituen ingurunean kokatuta dago.

Lorategi mitologikoa

Baserriaren albo batean dagoen lorategian antzinako eraikuntza megalitikoen erreplikak nabarmentzen dira; hala nola, trikuharria, iruinarria eta jentilarria.

Euskal kirol eta jolas gunea

Baserriaren aurrealdean harriz egindako karrajua dago. Ume zein helduentzat gozagarri den gune hori, idi-probak, harri demak edo soka-tira norgehiagokak egiteko da.

doble-instalaciones-1

Anaitasuna parkea

Sarreratik gertu dagoen lursail zabalean, heskaiz eta arbolaz betetako parke ederra dago, tarteko euskaldunen zuhaitz sakratuak eta ia desagertuta diren haginak. Erdialdean, ‘etxekoandrea’ den amamaren brontzezko eskultura; bera izan zelako, eta oraindik ere delako, baserriaren arima.

Haur parkea

Zabuak eta hesi batekin inguratutako kirol zirkuitua duen parke zabala. Ekomuseoa zeharkatzen duen Arratia ibaiertzean kokatuta dago.

doble-instalaciones-2

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies