Museoa

Ekomuseo etnografikoa eraikuntza nagusiaren goiko solairuan dago, bataz beste 500 metro koadroko azalera duen gunean. Moduluen bitartez, XVIII. eta XIX. mendeetako euskaldunen habitata, usadioak eta bizimodua erakusten dira.

doble-museo-1

Modulu bakoitzak gai bat lantzen du eta bertan kokatutako altzari, tresna, lanabes, aparatu, jantzi eta era guztietako objektuek eszenatoki bat osatzen dute. Osagai hauek guztiak, behar bezala banatuta eta ipinita daude gure arbasoen erabilera eta ohituren arabera. Bilduma antzinako arropekin jantzita dauden pertsonaiekin osatzen da.

Ekomuseo etnografikoak mila piezatik gora biltzen ditu, guztiak jatorrizkoak. Guztien artean artileari eta lihoari eskainitako modulu oparoak nabarmentzen dira eta, besteak beste, ikusgai jarritako tresnen artean txarrantxak, ardatzak, goruak, birbobinatzaileak, ehungailuak, garbariak, eta lihoarentzako kardariak daude. Baita lihoarekin eta artilearekin egindako oihal eta janzteko arropa ugari.

doble-museo-2

Modulu guztiek ezustekoren bat ezkutatzen dute eta, bakoitzaren edukiaz jabetu nahi izanez gero, gutxienez ordu beteko bisitaldia egin behar da. Gidatutako bisitaldiak berriz, ordu batetik bi ordura irauten dute. Modulu bakoitza eta pieza nabarmenen edukia irakatsi eta argitzeko, hainbat grabatu, argazki eta kartel barneratzen dira.

plano-museo

 Ezagutu gure parke tematikoa >>>

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies