Jatetxea

Baserriaren beheko solairuan, 230 metro koadro azalera duen ‘Hermo’ taberna-jatetxea dago. Gunea bi areto ederretan banatuta dago eta gune bakoitzean beheko sua edo tximinia handia nabarmentzen da.

Sei metrotik gorako luzera duen barran betiko pintxoak eskaintzen dira: gatzgabetutako bakailaoa, era askotako “gildak”, antxoak ozpinetan, olagarroa galiziar erara, era askotako patata tortillak, txanpiak, mokadutxoak… eta, asteburuetan, txibierroak eta ‘ortuko txibierroak’.

doble-restaurante-1

Jatetxean zein tabernako beheko suaren alboan, bezeroek giro paregabean goza dezakete eguneko zein asteburuetako menu kartarekin. Baita ‘Hermo’ren berezitasunak oinarri dituzten adostutako menuekin edo afari informalekin: baba-janak, anoak, bildots erreak, txerri-ukondoa edo saiheskia, eta merkatuko arraina plantxan. Jakiak azpil handietan eta osagarri ugarirekin ateratzen dira baserriko sukaldaritza goraipatzeko asmoz.

Eta jatordu hobezina borobiltzeko, gure postreak: betikoak edo irudimenezkoak… baina beti bertan egindakoak!

doble-restaurante-2

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies